XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zirkunferentziaren bi puntu edozein elkartzen dituen segmentuari korda deitzen zaio (CD).

Zirkunferentziaren bi puntuk mugatzen duten zirkunferentzia zatiari arkua deitzen zaio.

Zirkunferentzia batean egin litekeen kordarik luzeena diametroa da (AB).

Diametroak zirkunferentzia bi zati berdinetan banatzen du.

Zati bakoitzari zirkunferentzierdia deitzen zaio.

arkua/korda/diametroa/zirkunferentzierdia

Izendatu zirkunferentzia hauen elementuak:

Egia edo gezurra (ipini E edo G):

- Zirkunferentzia baten diametroa baino korda handiagorik badago.

- Zirkunferentzia baten zirkuferentzierdia baino arku handiagorik badago.

- Zirkunferentzia baten diametroa bi erradio baino handiagoa da.

Egin zirkunferentzia bat eta zatitu arku berdin bitan:

Nola deitzen da zirkunferentzian lortutako arku bakoitza?

Eta nola deitzen da mugatzen dituen korda?